XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Iruñeako San Fermin, 22 urte dituen arren, hazten

Iruñeako San Fermin ikastolak sekulako osasuna du, 22 urte betetzeko zorian izanik ere, hazten ari baita.

Azken hiru urteotan hiru gelako matrikula izan du eta ikasturte honetan laukoa.

Tradizioa eta estiloa duen ikastola honek, 3 urtetik UBIrainoko mailak ematen dituen bakarra da Nafarroan.

Aldizkari honek ordu beteko txekeoa egin zion eta diagnostikoa oso ona izan zen.

SAN Fermingo ikasleak autobusean joaten dira goizero ikastolara.

Nafarroako ikastolarik zaharrenetakoa da.

Duela 22 urte sortu zen San Emeterio kaleko bajera batean 1970eko apirilaren 2an.

Haserako sei gelak txiki geratu zirenean, Ntra. Señora de Iranzu eskolatxoa traspasoan hartu zuten eta handik, duela hogei urte, gaurko edifizioarekin egiten hasi ziren.

Etxe hau Verbo Divino ordenako frailena zen eta ikasleen egoitza eta barnetegi bazela erabiltzen zen, ikastola bertaratu zenean.

Orain ikastolarena den edifizio erraldoi hau Iruñea erditik bost bat kilometrora dago, Zizur Txikin eta irakasle deportista zenbait bizikletan joaten bada ere, ikasleak autobusean joan eta bertan bazkaltzen dute.

Haseran bi itzuli egiten zituzten, baina bertan bazkalduz abantaila handiak zituztela ikusi genuen.

Eguneko lanak arratsaldeko 4etan bukatzen ditugu eta eguerdiko denbora hori eskolaz kanpoko ekintzak egiteko erabiltzen dugu, adierazten dute Rita, Mertxe Berasategi eta Maria Pilar Mugerzak, eskolaurrea, OHO eta BUPeko arduradunek

Dominak eta diskoak

Ikastolan bertan geratzeak ematen dien denbora horretaz baliatuz eskulanak, dantza, txistua, saskibaloia, beisbola, antzerkia, irristaketa artistikoa, futbitoa, eskupelota eta hockeya praktikatzen dira San Ferminen.

Kontuan izan behar da polikiroldegi eder bat ere baduela ikastolak eta kirol zelai handiz inguratua dagoela.

Gurasoak izan dira beti ekintza hauek bultzatu dituztenak eta aurrerantzean ere gurasoak inplikatzea nahi genuke.

Guraso bat izan zen irristaketa artistikoa erakusten hasi zena.

Eskulanak, dantza, txistua, abesbatza, saskibaloia, beisbola, antzerkia, irristaketa artistikoa, futbitoa, eskupelota eta hockeyak dira eskolako orduz kanpo, San Ferminen eskaintzen den aukera

Horretan zebiltzan mutiko batzuei stik-a eman zien eta hockey talde bat jarri zen martxan.

Talde horrek sekulako arrakastak lortu ditu.

Nafarroako txapeldun izan da askotan jubeniletan eta Estatuan zehar torneo askotan parte hartu du, esplikatzen dute.

Ekintza hauetan nahi dutenek bakarrik ibiltzen dira, baina partaidetza oso altua dela esan behar da.

Hirugarren hizkuntzarekin ere hirugarren mailatik hasten dira.

Beste puntu aipagarri baten berri emateko, ikastola horrek dituen Eskolania eta Abesbatza aipatu behar dira.

Fermin Iriartek zuzentzen ditu.